XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontseiluaren funtzioak

Organo estatistika-produzitzaile bezala

Kontsulta eta partaidetzako organo bezala

Euskadiko Komunitate Autonomoko apirilaren 23ko 4/1986 Estatistika-Legeak gai honi buruz Autonomi Estatutuan ezartzen diren konpetentziak erregulatzen ditu eta iharduera horren garapenera dedikatutako antolamendua definitzen, non honako ente eta organismo hauek aurkitzen bait dira bateratuak:

- Euskal Estatistika-Erakundea/ Instituto Vasco de Estadística.

- Jaurlaritzako Sailak.

- Foru-Diputazioak.

- Udalak.

- Euskal Estatistika-Batzordea/ Comisión Vasca de Estadística (EEB/CVE).

- Euskal Estatistika-Kontseilua/ Consejo Vasco de Estadística (EEK/CVE).

Kontseiluari dagokionez, informazio estatistikoa sortzen dutenen eta honen baliatzaileen arteko erlazioa segurtatzeko, informazio horren ulerpena sustatzeko eta iharduera estatistikoaren koordinazio eta metodologia komunen erabilera lehen aipatu horien artean errazteko kontsulta-organo gorena bezala sortzen da.

Funtzio horiek eginbehar espezifiko sail batean gauzatzen dira; hauetako bakoitzaren azterketa egingo du eta beroriei buruzko eritzia eta gomendioak azalduko:

- Euskal Estatistika-Planaren Proiektua eta Urteko Programa Estatistikoak.

- Sekretu estatistikoari buruz indarrean dagoen legeriaren aplikazio konkretua.

- Antolamendu Estatistikoak erabilitako kontzeptu, definizio, sailkapen, kode eta nomenklaturaren egokitzapena eta eguneratzea.

- Komunitate Autonomoko Estatistikako Datu-Bankuaren edukina eta zeinnahi erabiltzaile-motaren informazio horretarako irispidea.

- Euskadiko Komunitate Autonomoko organismoen eta Antolamendu Estatistikoaren enteen artean beren konpetentzia egokien garapenean sor daitezkeen gatazkak, eta berdin, Antolamendu Estatistikoaren eta Euskadiko Komunitate Autonomokoez bestelako organismo estatistikoen artean eman daitezkeenak ere.

- Bere kontseiderora jar daitezkeen estatistika-arloko proiektu konkretuak.

- Estatistika-arloan planteatu edo sortzen zaizkion gainerako beste edozein arazo.

- Kontseiluak Euskal Estatistika-Erakundearen legezko helbidean du bere egoitza.

Eta bere funtzioak garatzeko behar dituen baliabide materialak azken organismo honen kontura doaz.